Horretarako, urtarrilean hainbat ikastaro eta hitzaldi egingo dira.
Aurten nekazaritza- eta ingurumen-laguntzen onuradun diren 174
abeltzainek, urtarrilean, hainbat prestakuntza-ikastaro eta -hitzalditan
parte hartuko dute, euren ustiategien kudeaketa eta natur ingurunea
hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren ekimenez,
HAZIrekin eta Europako Batzordearekin - Landa Garapeneko Nekazaritzako
Europar Fondoarekin lankidetzan, prestakuntza saioen helburu bikoitzak "pertsona
hauek nekazaritza eta ingurumen neurrien alde egiten duten apustu irmoa
berresten du. Horregatik, prestakuntza hau eskaintzen dugu, kudeaketa
egokia egiteko", azpimarratu du Irene Pardo aldundiko Nekazaritza diputatuak.
Foru dekretuz ezarritako nekazaritza eta ingurumen laguntzen onuradun
direnez gero, pertsona horiek nahitaez etorri behar dira prestakuntza
eta praktika jarduera horietara. Jarduerok aldundiko Nekazaritza Saileko
eta Lorra kudeaketa zentroko teknikariek emango dituzte. Bigarrenez
ematen dira, izan ere, abenduan hasi ziren, nekazariei zuzenduta.
Jasotako prestakuntza horrekin lotuta, 301 ustiategiek, 2012an
nekazaritza- eta ingurumen-prestakuntza jaso zuten 200ekin batera,
guztira, 500 onuradun batzen dituzte, 800etik gora nekazaritza- eta
ingurumen-konpromisorekin.
Hitzaldien egutegia hau da:
- Asteazkena, urtarrilak 15, 15:30ean, Matienako Txanporta Kultur
Etxean. Hor, Markinako 14 ustiategik eta Durangoko 11k parte hartuko
dute.
- Osteguna, urtarrilak 16, 15:30ean, Igorreko Kultur Etxean. Hor, udalerriko 30 ustiategik parte hartuko dute.
- Asteartea, urtarrilak 21, 12:00etan, Karrantzako GUVACen. Hor, udalerriko 41 ustiategik parte hartuko dute.
- Asteartea, urtarrilak 21, 15:30ean, Balmasedako Kultur Etxean. Hor, udal mugarteko 45 ustiategik parte hartuko dute.
- Asteazkena, urtarrilak 22, 15:30ean, Derioko Nekazaritza Eskolan.
Hor, Mungiako 16 ustiategik eta Gernikako 17k parte hartuko dute.
2,06 milioi, %8 gehiago, nekazaritza- eta ingurumen-neurrietarako 2014an
Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak 30,6 milioi euro izango ditu
datorren urteari aurre egiteko: 2012an baino %3,03 gehiago, aldundiaren
aurrekontu igoera globalarekin bat etorriz. Irene Pardo Nekazaritza
Saileko diputatuak orain dela hilabete Bizkaiko Batzar Nagusietan hitz
egin zuen, Batzar Nagusietako talde politikoei 2014ko aurrekontu
proiektua aurkezteko. Orduan azaldu zuen nekazaritza, abeltzaintza eta
basogintza sektoreei laguntza zuzenagoa ematen dieten kredituak hobetsi
direla. Horregatik gehitu dira sail honen estrategian funtsezkoak diren
ildoei dagozkien aurrekontuko partidak, hau da, nekazaritza eta
ingurumeneko neurriak: 2,06 milioi euro, %8ko igoerarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina